Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2026ko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

HAURRESKOLAK
4176

IRAGARKIA, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen 2026ko ekainaren 16ko 02/06-2026 Erabakiari buruzkoa, Haurreskolak Partzuergoko haur-hezitzaileen lanpostu-zerrenda onartzen duena.

Zuzendaritza Batzordearen 2026ko ekainaren 16ko Erabakiarekin, Haurreskolak Partzuergoko haur-hezitzaileen lanpostu zerrenda finkatzeko prozesua garatzen da, egungo dotazioei egokitua.

Lanpostuen zerrendak entitateko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira eta momentuko egoerari egokitzeko behar diren aldaketak gauzatu behar dira.

Onartutako lanpostu-zerrendetan, lan-legepeko harremanen mendeko langile hezitzaileenak ere ageri dira, Haurreskolak Partzuergoaren Estatutuetan eta Hitzarmen Kolektiboan egindako sailkapenaren arabera.

Erabaki honetan, berariaz jasotzen da lanpostu bakoitzaren izendapen zehatza; dotazio-kopurua; zer ikastetxeri dagoen atxikita; dedikazio-erregimena; lanpostua hornitzeko sistema eta izaera, zein talde, kidego edo eskalari, edo lan-kategoriari dagoen atxikita; eta zer betekizun eskatzen diren lanpostu horretan aritzeko, dagokion hizkuntza-eskakizuna barne.

Zuzendaritza Batzordeak, Partzuergoaren Estatutuen 18. artikuluak ematen dizkion ahalmenei jarraiki, honako erabakia hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Haurreskolak Partzuergoko langile hezitzaileen lanpostu-zerrendaren aldaketak onartzea, eta ondorioz, langile hezitzaileen behin betiko lanpostu-zerrendak onartzea, erabaki honen eranskinean ageri direnak.

Bigarrena.– Eranskinean ageri diren lanpostu guztietarako, titulazio akademiko hauek eskatzen dira: Haur Hezkuntzako Irakasle-titulua, Haur Hezkuntzako Gradua, Haur Hezkuntzako espezializazioa edo baliokide diren titulazioak, irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuaren arabera; Haur Hezkuntzako goi-teknikariaren titulua; haurtzaindegietako teknikari espezialistaren titulua edo baliokide diren titulazioak, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren arabera (1998-05-08ko BOE) eta araudi espezifikoaren arabera.

Era berean, ezinbestekoa da Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila, Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna, EGA edo baliokidea edukitzea (ikus apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, 74. zenbakiko EHAA, 2012ko apirilaren 16koa, eta azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua, 219 zenbakiko EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa).

Hirugarrena.– Zerrendatutako lanpostuak Hezkuntza alorreko talde bakarrari, alegia, lan-legepeko hezitzaile kategoriari dagozkio, eta eranskinean zehaztutako Haurreskolak Partzuergoko lanpostu-zerrendetan ageri diren ikastetxeei atxikita daude, ondorio guztietarako.

Laugarrena.– Eranskineko lanpostu-zerrendako lanpostuen dedikazio-erregimena lanaldi osokoa da.

Bosgarrena.– Lanpostuak hornitzeko-sistema lehiaketa da eta lanpostuen izaera normalizatua da.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Lehenengoa.– Haurreskolak Partzuergoko gerenteari ahalmena ematen zaio onartutako zerrendetako akatsak zuzentzeko, halakorik egonez gero.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Eibar, 2026ko ekainaren 16a.

Haurreskolak Partzuergoko presidentea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Haurreskolak Partzuergoko idazkaria,

IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala