
193. zk., 2026ko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 3 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4173
IRAGARKIA, 2026ko irailaren 17koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, dekretu honetan jasotako dirulaguntzen gaineko zenbait ebazpen jakinaraztekoa: 27/2023 Dekretua, otsailaren 21ekoa, seme-alabaren bat duten familientzako laguntzena.
Ebazpen horien jakinarazpen pertsonala ezin eginik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baitu 44. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.
Jakinarazten zaie interesdunei, hartara, eskuragarri dutela zerrendatzen diren espedienteetako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia Kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke haien aurka Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, halaxe xedatua baitu 121. eta 122. artikuluetan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.
Eta hala ematen da hau argitara, eranskinean zerrendatzen diren interesdunak jakitun uzteko, iragarki honek jakinarazpenaren balioa izango baitu haientzat.
Jakinarazpen honek, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 17a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
JOSÉ MARÍA EZKERRA FERNÁNDEZ.
RSS