
193. zk., 2026ko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4171
IRAGARKIA, 2026ko irailaren 17koa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira dekretu honetako laguntzen gaineko zenbait ebazpenen aurka ezarritako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak: 27/2023 Dekretua, otsailaren 21ekoa, seme-alabaren bat duten familientzako laguntzena.
Errekurtsoen ebazpenen jakinarazpen pertsonala ezin eginik, iragarki hau argitaratzen da, interesdunak jakitun egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan, hala ezarria baitago urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean (44. art.), eta arloan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.
Jakinarazten zaie interesdunei, hartara, eskuragarri dutela zerrendatzen diren espedienteetako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia Kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eta hala ematen da hau argitara, eranskinean zerrendatzen diren interesdunak jakitun uzteko, iragarki honek jakinarazpenaren balioa izango baitu haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 17a.
Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.
RSS