
193. zk., 2026ko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 3 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4167
AGINDUA, 2026ko irailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Carmelitas-Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
«Carmelitas-Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena aldatzeko goi-mailako lanbide-heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretua (abuztuaren 15eko BOE), Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; apirilaren 18ko 289/2023 Errege Dekretua (maiatzaren 1eko BOE), Gizarte- eta Kultura-zerbitzuak lanbide-arloko Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren titulua eguneratu eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; apirilaren 15eko 63/2014 Dekretua (maiatzaren 23ko EHAA), Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2026-2027 ikasturterako:
Ikastetxearen kodeak: 010229 (EAE) eta 01001309 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Carmelitas-Sagrado Corazón».
Titularra: Hermanas Carmelitas de la Caridad.
Helbidea: Foru kalea, 49.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimena ematen da Gizarteratzeko goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko, arratsaldeko txandan.
2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.
• Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.
– Haur-hezkuntzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Gizarteratzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunei dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
5. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak ireki eta ixteko baimenak, bai eta emandako baimenetan aldaketak egitea ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetako baimena emateak ez dakar berekin, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzak lortzerik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS