Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2026ko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4162

EBAZPENA, 2026ko irailaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko uztailaren 1eko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko ardura duen Balorazio-Batzordearen kideak eta publiko egiten baita batzorde horren osaera (2026ko uztailaren 1eko Aginduak ikus-entzunezko proiektuak garatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartzen ditu, eta dirulaguntzetarako deialdia egin).

Ikusi da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, zeinaren bidez onartzen baitira 2026ko ekitaldian ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak, eta dirulaguntzetarako deialdia egiten baita.

Kontuan izan da aipatutako Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko Balorazio-Batzorde bat eratuko dela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-Batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Balorazio-Batzordeak kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

Batzordekideak (hiru aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Jon López Martín.

– Garbiñe Ortega Postigo.

– Juan Jose Elordi Bilbao.

Idazkaria: Ilazki Azaldegi Martinez (Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 23a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala