
193. zk., 2026ko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4161
EBAZPENA, 2026ko irailaren 18koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Lauka Centro de Estudios e Intervenciones Psicologicas S.L. elkarteari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena ematen diona.
Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzeko eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzeko, eta gizarte- eta lan-eremuan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren eta tratu-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak sustatzeko, bai eta erakundeek eremu horretan egiten duten lana aitortzeko ere.
Lauka Centro de Estudios e Intervenciones Psicologicas S.L. elkarteak 2026ko martxoaren 4an aurkeztutako eskabidea eta horretarako aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta dekretu horren 8. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordeak 9. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatu eta Zuzendaritza honi aldeko proposamena egin ondoren, egiaztatu da erakundeak betetzen dituela aitorpena lortzeko eskatzen diren baldintzak.
Ondorioz, eta otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bidezkoa da eskatutako aitorpena ematea.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lauka Centro de Estudios e Intervenciones Psicologicas S.L. elkarteari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena ematea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera.
Bigarrena.– Lauka Centro de Estudios e Intervenciones Psicologicas S.L. elkarteak aitorpen hori erabili ahal izango du egokitzat jotzen dituen irudi korporatiboko elementu guztietan, indarrean dagoen bitartean, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluen arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 18a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS