Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2026ko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4159

1524/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita apirilaren 8ko 582/2026 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Zerbitzu Korporatiboko buru-Segurtasuneko eta Loturako Arduradun lanpostua izendapen askez hornitzekoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

AURREKARIAK

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren apirilaren 8ko 582/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Zerbitzu Korporatiboko buru-Segurtasuneko eta Loturako Arduradun lanpostua izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian (2026ko apirilaren 20ko EHAA, 72. zk.). Eskainitako lanpostua eskuratu nahi zuten bi hautagai erregistratu ziren.

Hautagai batek ere ez du betetzen deialdiaren ebazpenean ezarritako eskakizunak; hortaz hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren apirilaren 8ko 582/2026 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Zerbitzu Korporatiboko buru-Segurtasuneko eta Loturako Arduradun lanpostua izendapen askez hornitzekoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, hautagaiek ez dituztelako betetzen deialdiaren ebazpenean ezarritako eskakizunak.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala