
192. zk., 2026ko urriaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4151
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko egindako eskaera, Kanalako (Gautegiz-Arteaga) eta Karraspioko (Mendexa) hondartzetan, hurrenez hurren, lau urterako, «Kerik gabeko hondartzak» izeneko informazio-panel bi jartzeko.
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.b) artikuluak ezartzen duenez, jendaurreko informazioaren izapidea, hogei eguneko epean, nahitaezkoa izango da baimen-prozeduretan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko baimena eskatu dio zuzendaritza honi, Kanalako (Gautegiz-Arteaga) eta Karraspioko (Mendexa) hondartzetan, hurrenez hurren, lau urterako, «Kerik gabeko hondartzak» izeneko informazio-panel bi jartzeko.
Eskaera aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2026/018396 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin daitezen.
Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo:
Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 21a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS