Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2026ko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4150

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Orioko portuko Oribarzar aldean bide berri bat eraikitzeko proiektua.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzak (Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila) Oribarzar eremuan, Orio eta Aia udalerrietan, portu-azpiegitura eta -instalazioetara sartzeko bide berri bat eraikitzeko proiektua idaztea sustatu du.

Jarduketaren xedea da eremu horretan dauden portu-azpiegitura eta -instalazioetara iristeko modua bermatzea, gaur egun dagoen sarbidearen ordez beste bide berri bat eginez, oraingo sarbidea desagertzea aurreikusita baitago, Oribarzar hondartza berroneratzeko jarduketen barruan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta interesdunen parte-hartzea bultzatzeko eta proiektatutako jarduketaren inguruan egokitzat jotzen diren ohar guztiak biltzeko, jendaurrean jartzen da «Oribarzarko (Orio-Aia) portu-azpiegituretarako sarbide berria eraikitzeko proiektua», hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Epe horretan, proiektua Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan kontsultatu ahal izango da, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/oribarzarreko-portu-azpiegituretara-eraikitzeko-proiektua/web01-tramite/eu/

Alegaziorik edo oharrik egin nahi izatera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 18a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala