
192. zk., 2026ko urriaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4149
IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, B-25/2026-S zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak egin duen ebazpena jakinarazteko dena.
45819886E IFZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio ebatzi dela arau-hauste sanitario bat egiteagatik hasitako zehapen-espedientea, eta ezarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 600 eurokoa dela.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baina baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabete bateko epearen barruan, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunean kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 121. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, «Nire karpetan» ikusi ahal izango da eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Rekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Ohartarazten da isunaren zehapenaren zenbatekoa honako epe hauetan ordaindu beharko dela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazten denetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazten bada, jakinarazpena egiten denetik hurrengo bigarren hilabeteko 5era arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea aurreko lerrokadan adierazitako epeen ondoren amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan aldez aurretik hitzordua eskatu behar da).
Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean behartze bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2026ko irailaren 16a.
Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.
RSS