
192. zk., 2026ko urriaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
4148
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 3. Sekzioan bideratutako 454/2026 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 3. Sekziora honako prozedura honi buruzko espedientea bidaltzea erabaki du:
454/2026 prozedura arrunta, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako aldi baterako irakasleen hautaketa eta kudeaketa arautzen dituen Hezkuntza Sailaren 2026-5-11ko Aginduaren aurkakoa.
Horregatik, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 151. artikuluan eta azken xedapenetako laugarrenean xedatutakoarekin bat etorriz, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluarekin lotuta, aipatutako espedientean interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 3. sekzioan agertu ahal izan daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 22a.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,
MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.
RSS