Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2026ko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4139

275/2026 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez sukaldeko buru bat izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

184/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen sukaldeko buru lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Gorka Tubilla Arteche jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori sukaldeko buru izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Sukaldeko buru izendatzea Gorka Tubilla Arteche jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Bigarrena.– Izendapen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Uribeko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2026ko irailaren 10a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA ROMÓN MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala