Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2026ko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4130

IRAGARKIA, 2026ko irailaren 14koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, errentamendu-kontratua amaitzeko ebazpenari buruzko informazioa jakinarazteko dena.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Kale Nagusia 85, Bilbao), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea izango du, agertzen direnetik aurrera, edo, adierazitako epean agertzen ez badira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2026ko irailaren 14a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

Maria DE LAS MERCEDES FERNÁNDEZ URCEY.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala