
191. zk., 2026ko urriaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4128
154/2026 DEKRETUA, irailaren 22koa, Vitoria-Gasteizko Udalak, nahitaezko desjabetzea egiteko, «Zadorra ibaia uholdeen aurka babesteko proiektua, IV. fasea – Crispijana-Gobeo HUA» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.
Vitoria-Gasteizko Udalak, «Zadorra ibaia uholdeetatik babesteko proiektuaren IV. fasea – Krispijana-Gobeo HUA» izeneko espedientea egin eta formalki onartu ondoren, proiektua gauzatzeko lursail guztiak erabilgarri izateko beharra adierazi zuen.
Vitoria-Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko martxoaren 6an, nahitaezko desjabetzearen espedienteari hasiera ematea eta eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, hilabeteko epean, Arabako Aldizkari Ofizialean (ALHAO, 32. zk., 2026ko martxoaren 16koa), Vitoria-Gasteizko Udaleko iragarki-oholean (2026ko martxoaren 16tik apirilaren 10era), El Correon (Arabako edizioa), 2026ko martxoaren 17an, eta Diario de Noticias de Álava egunkarian, 2026ko martxoaren 17an, argitaratutako iragarkien bidez. Ondoren, 2026ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran, Vitoria-Gasteizko Udalak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektu horren eraginpeko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta zehaztuta geratu dira, espedientean jasota dagoen zerrendan identifikatzeko behar diren datuekin.
Aurreikusitako jarduketa premiazkoa da, atzeraezintzat jotzen baita proiektua gauzatzea, beharrezkoa baita Zadorra ibaiak sortzen dituen uholde-arazoak konpontzeko, Vitoria-Gasteizko ipar-mendebaldean, zehazki, Astegietako herrigunean, Krispijana auzoraino.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaezko desjabetzea aplikatzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Nahitaezko desjabetzea egikaritze-unitate osoei, lurraldearen hirigintza-antolamenduko sistema orokorrei edo haren elementuren bati edo hiri-lurzoruan jarduketa isolatuak egiteko unitateei aplikatuko zaie. Lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailburuari dagokio, lege-testu horren 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, dagokion proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.
Ondorioz, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2026ko irailaren 22an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, «Zadorra ibaia uholdeen aurka babesteko proiektua, IV. fasea – Crispijana-Gobeo HUA» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Vitoria-Gasteizko Udalak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aldez aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko irailaren 22an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.
RSS