Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2026ko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4127

EBAZPENA, 2026ko irailaren 16koa, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Balorazio Batzordeko kideak, natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzen 2026ko deialdiaren 15. artikuluaren esparruan.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren bidez natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten da 2026rako.

Agindu horren 15.1 artikuluak xedatzen duenez, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako bi teknikarik osatutako Balorazio Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertzeko, ebaluatzeko eta hautatzeko, eta proposamenak ebaluatzeko, berriz, natura-ondarearen kontserbazioko teknikarien edo adituen iritzia jaso ahal izango da.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide, eta batzordearen osaera argitara ematea:

Marta Rozas Ormazabal (Natura Ondareko Zerbitzuko teknikaria).

Eneritz Sodupe Uria (Natura Ondareko Zerbitzuko teknikaria).

Izaskun Santiago Martinez de Lagos (Natura Ondareko Zerbitzuko teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 16a.

Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.


Azterketa dokumentala