Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2026ko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4124

1523/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita uztailaren 1eko 1039/2026 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Administrazioko eta Langileen Erregistroko Zerbitzu Korporatiboko Atal buru lanpostua izendapen askez hornitzekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzako Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzan, Administrazioko eta Langileen Kudeaketako Zerbitzu Korporatiboan.

AURREKARIAK

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren uztailaren 1eko 1039/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Administrazioko eta Langileen Kudeaketako Zerbitzu Korporatiboko Atal buru lanpostua izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzako Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzan, Administrazio eta Langileen Kudeaketako Zerbitzu Korporatiboan. Deialdi hori 2026ko uztailaren 29ko EHAAn, 143. zenbakian, argitaratu zen. Eskainitako lanposturako hautagaitza bat erregistratu zen.

Aurkeztutako hautagaitzak deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez dituela ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Langileen eta Talentuaren zuzendariaren uztailaren 1eko 1039/2026 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Administrazioko eta Langileen Kudeaketako Zerbitzu Korporatiboko Atal buru lanpostua izendapen askez hornitzekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzako Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzan, Administrazio eta Langileen Kudeaketako Zerbitzu Korporatiboan, aurkeztutako hautagaitzak deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez dituelako.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala