Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2026ko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4117

274/2026 EBAZPENA, irailaren 4koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez zuzendaritzako idazkaria bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Uztailaren 18ko 54/2011 Ebazpenaren bidez, Yolanda Goitia Mazo andrea zuzendaritzako idazkari izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Yolanda Goitia Mazo andrea zuzendaritzako idazkariaren lanpostutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko irailaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Bilbo-Basurtuko ESIari eta Gorlizko Ospitaleari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2026ko irailaren 4a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA ROMÓN MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala