
189. zk., 2026ko urriaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4092
IRAGARKIA, «Oria ibaiak Tolosa udalerrian dituen uholdeetatik babesteko proiektua» jendaurrean jartzeko dena.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko irailaren 12ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion «Oria ibaiak Tolosa udalerrian dituen uholdeetatik babesteko proiektua»-ri.
Proiektu honen xedea da uholde-arriskua murriztea Tolosako udalerrian, Nafarroa Hiribideko zubi berria ordeztuz, ertzeko baranda horma iragazgaitz batez ordezkatuz ezkerraldean, Nafarroa Hiribideko zubi berriaren behealdetik Zerkausiko Merkaturako sarbidea ematen duen oinezkoentzako pasabideraino, eta uholdeen aurkako hesi mugikorrak jartzea Zerkausiko merkatuaren eremuan eta Arramele zubitik behera ezkerraldean dagoen ibairako sarbidean. Obrak ingurumena lehengoratzeko jarduketekin osatuko dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, jendaurrean jartzen da proiektua, hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.
Obra-proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus) Obra Hidraulikoaren atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 15a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS