Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2026ko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4091

IRAGARKIA, jendaurrean jartzen duena Markina-Xemeingo udal-mugartean, BI-633 errepideko 43,470 KPan, Anitua jariatze-ura zeharka drainatzeko obratik gorako bokalea aldatzeko espedientea.

Espedientea: AO-B-2026-0521.

Eskatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia.

Ibilgua: Anitua.

Udal-mugartea eta lurralde historikoa: Markina-Xemein (Bizkaia).

Jarduketa-eremua (UTM koordenatuak (30N ETRS89)): X = 538.287; Y = 4.787.385.

BI-633 errepideko 43,470 KPan dagoen Anitua jariatze-ura zeharka drainatzeko obratik gorako bokalea aldatzean datza jarduketa. Lehendik dagoen hormigoizko maila eraitsiko da, eta trantsizio-arrapala bat egingo da, landareztatuta. Arrapala hori hormigoizko harri-lubeta baten bidez egingo da errepidearen ondoko zatian, lubetaren egonkortasuna bermatzeko, hori guztia Markina-Xemein udal-mugartean.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 14a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2026ko otsailaren 20koa).

Lan-baimenen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala