Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2026ko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4089

IRAGARKIA, 2026ko irailaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, dirulaguntzen errekerimenduak jakinarazteko dena (2025eko kuoten deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak zenbait errekerimendu egin ditu Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen babesean. Laguntza horiek Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzean dautza, eta laguntza horiek finantzatzeko baliabideak esleitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2025eko apirilaren 10eko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez (2025keo apirilaren 24ko EHAA).

Ezinezkoa izan da errekerimenduak jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen dena betez.

Dokumentu hau argitaratu eta hurrengo 10 egun baliodunetan zuzentzen ez bada, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluan aurreikusitako ondorioekin.

Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduen testu osoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren dagokion bulegoan.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala