
189. zk., 2026ko urriaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4087
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Landa Garapen eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpena, 1048/2022 Errege Dekretuaren 5.4 artikuluan ezarritako malgutasun-aldiaren ondoren nekazari aktiboaren baldintza ez betetzeagatik, zuzeneko laguntza gisa behar ez zen ordainketa bat itzultzeko prozedurari hasiera ematen diona. EB24.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Onuradunari hamabost (15) egun balioduneko epea, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, emango da egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko.
Ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzan eskuratu daitezke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 11.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS