
189. zk., 2026ko urriaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (604 KB - 22 orri.)
- EPUB (865 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4085
EBAZPENA, 2026ko irailaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko lanpostuen zerrendaren aldaketa argitaratzeko.
Enpleguari buruzko abenduaren 21eko 15/2023 Legeak zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa eratu zuen Lanbide, eta horren eraldaketa 2025eko ekainaren 1ean gauzatu zen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak indarrean sartzearekin batera, apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren bidez onartuak.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko maiatzaren 21eko Aginduak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari atxikitako funtzionarioen zerrenda zehazten du, baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari subrogatzen zaizkion lan-kontratudun langileen zerrenda ere. Agindu hori aldatu egin da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiaren 2025eko urriaren 28ko Ebazpenaren bidez. Ebazpen horren bitartez, funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda aldatzen da.
Lanpostuen zerrendak euskal administrazio publikoen barne-egiturak antolatzeko tresna gisa osatzen dira. Hori dela eta, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu diren eta aldeko ebazpena jaso duten aldaketak aldian behin sartu egin behar dira, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoa betetzeko.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzen dituen apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren 11.f) artikuluak honako hau ezartzen du: Administrazio Kontseiluari dagokio, Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren lanpostuen zerrenda onartzea; zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lanpostuen zerrenda hau aipatutako Dekretuan xedatutakoaren arabera eta aplikatzekoak diren gainerako arauen arabera izapidetu da; era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak 2026ko uztailaren 23ko bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu da. Erabaki horren bitartez, hogeita bost zuzkidura berri sortzeagatik eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoan lanpostuak berratxikitzeagatik lanpostuen zerrenda aldatzea onartu da.
Ondorioz, Administrazio Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendaren aldaketa (ebazpen honen eranskinetan dago jasota).
Bigarrena.– Honako hau jakinaraztea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2026ko uztailaren 23ko Erabakiaren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Hirugarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabaki honek ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 21a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS