
189. zk., 2026ko urriaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 2 orri.)
- EPUB (152 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4083
147/2026 DEKRETUA, irailaren 15ekoa, honako dekretu honen huts-zuzenketari buruzkoa: 46/2026 Dekretua, martxoaren 24koa, zeinaren bidez zazpigarrenez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrenda.
Bat etorriz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenarekin, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Huts hauek atzeman dira:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostu-zerrenda onartzen duen dekretua zazpigarren aldiz aldatzen duen martxoaren 24ko 46/2026 Dekretuaren eranskinean (2026ko apirilaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 65. zk.), hiru posturen zuzkiduraren zenbaketan hiru akats tipografiko atzeman dira; beraz, zuzendu egin behar da.
Horrenbestez, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko irailaren 15ean egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Martxoaren 24ko 46/2026 Dekretuaren eranskinean atzemandako huts hauek zuzentzea:
a) Hau dio:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Baina hau esan behar du:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
b) Hau dio:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Baina hau esan behar du:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
c) Hau dio:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Baina hau esan behar du:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko irailaren 15ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS