Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2026ko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4070

AGINDUA, 2026ko ekainaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Zarautzen (Gipuzkoa) dagoen «Oteitza Politeknikoa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.

«Oteitza Politeknikoa» ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasitako espedientea aztertu da; bertan, ikastetxeari lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko emandako baimena aldatzeko eskatzen da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretua (abenduaren 15eko BOE), Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta Egiteko Teknikari titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena, maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); azaroaren 27ko 50/2012 Dekretua (otsailaren 4ko EHAA), mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena, martxoaren 15eko 6/2016 Dekretuak aldatua (apirilaren 1eko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatu integratuaren baimena aldatzen da 2026-2027 ikasturterako:

Kode zenbakia: 013380 (EAE) eta 20013618 (unibertsala).

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Oteitza Politeknikoa».

Titularra: Bitoriano Gandiaga Fundazioa.

Helbidea: Gipuzkoa, 5.

Udalerria: Zarautz.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko erdi mailako heziketa-zikloa emateko baimena ematen da.

2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.

1.– Familia: Elektrizitatea eta elektronika.

a) Instalazio elektriko eta automatikoetako erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Automatizazio eta robotika industrialeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Familia: Fabrikazio mekanikoa.

a) Mekanizazioko erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

b) Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3.– Familia: Informatika eta komunikazioak.

a) Plataforma anitzeko aplikazioen garapeneko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4.– Familia: Instalazioa eta mantentze-lanak.

a) Mekatronika industrialeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

5.– Familia: Osasungintza.

a) Erizaintzako zaintza osagarrietako erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

6.– Familia: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

a) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

5. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, eta baita emandako baimenetan izandako aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala