
183. zk., 2026ko irailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4005
IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita igorri dela turismoaren arloko zehapen-prozeduraren ofizioa.
Aipatutako egintzaren jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduraren interesdunak, eranskinean identifikatzen denak, aipatutako egintzaren testu osora sartzea dauka, baita espedientea kontsultatzea eta bertan ageri diren dokumentuen kopia eskatzea ere, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz (Donostia kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz). Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetara ere bertaratu daiteke, ondoko helbideetan:
Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao.
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia.
Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta orrialdean.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 10a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS