
183. zk., 2026ko irailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4004
IRAGARKIA, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Villabona, Andoain, Urnieta eta Hernani (Gipuzkoa) udalerrietako «Hernani I-II kluster eolikoa» proiektuaren eta haren hustuketa-azpiegitura erkideen aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskariak.
115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena) eta 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira Hernani I-II kluster eolikoari eta hari lotutako azpiegiturei buruzko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Espedientea: 20-GE-Y-2025-00004.
Honetan datza «Hernani I-II kluster eolikoa» proiektua:
• «Hernani I» eta «Hernani II» bi (2) parke eolikoek osatutako kluster eolikoa. Parke horietako bakoitzak 4,99 MW-ko potentzia instalatua du, Siemens Gamesa 145-5.0 Mk II modeloko aerosorgailuen bidez hornitua. Aerosorgailu horiek 127,50 metroko ardatz-altuera dute eta 145 metroko errotore-diametroa, eta Villabona udalerrian (Gipuzkoa) daude kokatuta.
• 30 kV-ko sekzionamendu-zentroa, Villabona udalerrian (Gipuzkoa).
• Aireko eta lurpeko 30 kV-ko linea elektrikoa, sekzionamendu-zentroa eta ST Hernani T2 30.000 azpiestazioa lotuko dituena. 11,509 km-ko luzera izango du, eta Villabona, Andoain, Urnieta eta Hernani udalerrietako (Gipuzkoa) lursailetatik pasatuko da. 1. tartea: 2,290 km luze, lurpetik. 2. tartea: 8,273 km luze, airetik. 3. tartea: 0,946 km luze, lurpetik.
– Xedea: energia elektrikoa sortzea lehorreko teknologia eoliko berriztagarriaren bidez.
– Eskatzailea: Premier ESPF Renovables, S.L.
– Titularrak eta sustatzaileak:
– «PE Hernani I», Premier ESPF Ipaz Haizea, S.L.
– «PE Hernani II», Premier ESPF Ipaz Haizea 2, S.L.
– Eskariaren xedea: Aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Villabona, Andoain, Urnieta eta Hernani (Gipuzkoa).
– Banaketa-sarera husteko puntua: «ST Hernani T2 30.000» azpiestazioa, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U.ren jabetzakoa.
– Parke eolikoaren eta hustuketa-linearen aurrekontua: 9.760.493,05 euro.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dio proiektu honi aurretiazko administrazio-baimena. Jendaurrean erakusteko izapidea bete behar du baimen horrek, ordea, eta, aldi berean, ingurumen-inpaktuaren azterketa ere jendaurrean jarri behar da, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 20006 Donostia) edo Interneteko webgunean: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan, ordezkaritza horretako erregistro orokorrean, edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.
Donostia, 2026ko irailaren 9a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
ANTTON ARRIETA INSAUSTI.
RSS