
181. zk., 2026ko irailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3979
IRAGARKIA, Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste biren iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-G-2024-0017.
Eskatzailea: Julián Irastorza Michelena.
Iraungitzen diren espedienteak: A-G-2011-4795 eta A-G-2011-1728.
Eskatzailea: Julián Irastorza Michelena.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko uztailaren 22ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Julián Irastorza Michelenari eman zaiola Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Erreka Aundi iturburuko urtean 412,85 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Oiartzungo udalerrian Oyanzabal iturburuko eta Erreka Aundi errekako urak aprobetxatzeko Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko maiatzaren 24ko eta 1994ko apirilaren 13ko Ebazpenen bidez inskribatutako eskubideak iraungi direla (espediente zenbakiak: A-G-2011-4795 eta A-G-2011-1728).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 20a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS