Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2026ko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3978

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita administrazio-emakidarako eskaera-espedientea, Eibarko udalerriko (Gipuzkoa) dagoen Indurixo iturburutik 6.113 m3/urte aprobetxatzekoa etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, eta aurretik inskribatutako aprobetxamendua azkentzekoa.

– Emakida-espediente berria: A-G-2025-0036.

– Eskatzailea: Indurixo ur-erabiltzaileen komunitatea.

– Hartunearen kokapena: Eibar (Gipuzkoa).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X= 544.767; Y= 4.779.958

– Eskatutako urteko bolumena: 6.113 m3/urte.

– Uraren erabilera: etxeko eta abeltzaintzarako erabilera eta ureztatzea.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: Iturburuko ura kutxatila batetik biltzen da, eta hodi bidez eta grabitatea dela medio depositu batzuetara bideratzen da, hortik erabiltzaileen komunitatea osatzen duten baserrietara helarazten da, etxeko eta abeltzaintzarako erabilerarako eta ureztatzeko.

Uraren Euskal Agentziak jarraian zehazten den aprobetxamendu-eskubidea iraungitzeko administrazio-prozedurak hasi ditu:

– Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-3879.

– Espedientea hasietako era: ofizioz.

– Interesduna: Indurixa ur-erabiltzaileen komunitatea.

– IFZ: G56411416

– Hartunea: Indurixa iturburua.

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X= 544.934; Y= 4.780.152

– Udalerria (LH): Eibar (Gipuzkoa).

– Uraren erabilera: Etxekoa.

– Gehieneko emaria (l/s): 0,087.

– Ebazpenaren eguna: 1993ko maiatzaren 24a.

– Inskripzio zk.: 2247/C

– Azkentzearen arrazoia: uren emakida berria, eskubidearen funtsezko baldintzak aldatzeagatik.

Herritarrak jakinaren gainean egon daitezen, aurrekoa jendaurrean jartzen da hogei (20) egunez, epe hori iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, halaxe jasotzen baitu 109. artikuluan apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duenak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoari dagokionez, horren helburua delarik ukitutako pertsonek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki deritzona adierazteko, 39/2015 Legeak zehazten duen eran eta goian adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da adierazitako epean Uraren Euskal Agentzian eta eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 19a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala