Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2026ko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3977

IRAGARKIA, Barakaldoko udalerriko (Bizkaia) Peñaskuren auzoan dagoen iturburu bateko urak ureztatzeko aprobetxatzeko emakida-espedientea jendaurrean jartzeko dena.

– Espedientearen kodea: A-B-2026-0005.

– Eskatzailea: Guillermo Río Sánchez.

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X = 501.431; Y = 4.790.992

– Eskatutako urteko bolumena: 198 m3/urte.

– Aldiuneko emari maximoa: 0,03 l/s.

– Uraren erabilera: Nekazaritzako ureztaketa.

– Laborearen azalera: 0,13 Ha.

– Jardueraren kokapena: 006 poligonoko 82. partzela, Barakaldo (Bizkaia).

– Aprobetxamenduaren deskribapena: Urak putzu txiki baten bidez hartzen dira iturburutik, eta 32 milimetroko kanpoko diametroa duen DHPEzko hodi batetik bideratzen dira 135 metrora dagoen finkaraino, baratze bat ureztatzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 13a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala