Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2026ko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3976

EBAZPENA, 2026ko irailaren 8koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, 2025eko ekitaldirako Elkartu laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen zuzendari nagusiak 2025eko irailaren 24an onartutako «Elkartu» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2025eko urriaren 13ko EHAA, 194. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Bilbao, 2026ko irailaren 8a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,

NAGORE BONILLA GABARAIN.

ERANSKINA
SPRI-ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
ELKARTU PROGRAMA
2025EAN ONARTUTAKO LAGUNTZAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala