Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2026ko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3973

89/2026 EBAZPENA, irailaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioarekin, Ogasun Ministerioarekin eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresa-erakunde publikoarekin sinatutako hitzarmena. Helburua: Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidearen plataformaren obren (1. fasea) kontratazio- eta egikaritze-agindua egitea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioarekin, Ogasun Ministerioarekin eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresa-erakunde publikoarekin sinatutako hitzarmena. Helburua: Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidearen plataformaren obren (1. fasea) kontratazio- eta egikaritze-agindua egitea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 9a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 9KO 89/2026 EBAZPENARENA
HITZARMENA, 2026KO UZTAILAREN 30EKOA, GARRAIO ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIKO MINISTERIOAREN, OGASUN MINISTERIOAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ADMINISTRADOR DE INFRAESTRUCTURAS FERROVIARIAS (ADIF) ENPRESA-ERAKUNDE PUBLIKOAREN ARTEKOA, BILBOKO HEGOALDEKO TRENBIDE-SAIHESBIDEAREN I. FASEKO PLATAFORMAREN OBREN KONTRATAZIO- ETA EGIKARITZE-AGINDUA EGITEKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRARI
BILDUTA:

Alde batetik, Oscar Puente Santiago jauna, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa, azaroaren 20ko 835/2023 Errege Dekretuaren bidez izendatua kargu horretarako.

Bestetik, Arcadi España García jauna, Ogasun ministroa, martxoaren 26ko 259/2026 Errege Dekretuaren bidez izendatua kargu horretarako.

Bestetik, Susana Garcia Chueca, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko (EAEAO) Mugikortasun Jasangarriaren sailburua, lehendakariaren ekainaren 24ko 30/2024 Dekretuaren bidez izendatua kargu horretarako eta zuzenbide pribatuko «Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea» (ETS) erakunde publikoko presidente (IFZ: S0100001G), Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 11. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, Noël d´Anjou Olaizola jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko (EAEAO) Ogasun eta Finantzetako sailburua, lehendakariaren ekainaren 24ko 22/2024 Dekretuaren bidez izendatua kargu horretarako.

Eta, bestetik, Luis Pedro Marco de la Peña jauna, Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) Enpresa-Erakunde Publikoko presidentea, irailaren 17ko 936/2024 Errege Dekretuaren bidez izendatua kargu horretarako, eta abenduaren 30eko 2395/2004 Errege Dekretuaren bidez onartutako ADIFen Estatutuaren 23.2.a) artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz.

Aldeek, duten ordezkaritzan, akordio hau formalizatzeko gaitasun nahikoa aitortzen diote elkarri, eta, horren ondorioz:

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Estatuko Administrazio Orokorrak eskumen esklusiboa duela interes orokorreko herri-lanen eta autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldetik igarotzen diren trenbideen eta lurreko garraioen arloan, Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 149.1.24 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskumen esklusiboa duela Europar Batasunaren intereseko herri-lanetan, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik igarotzen diren trenbideetan eta lurreko garraioetan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren sustapen, garapen eta planifikazio lanetan ere, eta lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren eskumena ere baduela, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Autonomia Estatutuaren 10. artikuluaren 25., 31., 32. eta 33. idatz-zatietan adierazitakoaren arabera.

Bere eskumenak eta bere burua antolatzeko ahalmena erabiliz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bidez, zuzenbide pribatuko «Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea» (ETS) erakunde publikoa sortzea erabaki zuela, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu, kudeatu eta administratzeko.

Hirugarrena.– Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (aurrerantzean ADIF) enpresa-erakunde publikoa Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioari atxikitako erakunde publikoa dela, nortasun juridiko propioa duela, bai eta jarduteko gaitasun osoa ere bere helburuak eta ondare propioa betetzeko, eta Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta hura garatzeko arauetan, haren estatutuan, aurrekontu-legerian eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoaren arabera arautzen dela. Arau horiek ezean, ordenamendu juridiko pribatua aplikatuko zaio.

Bere eginkizunak betetzean, ADIFek kudeaketa-autonomiaz jarduten duela, betiere kontuan hartuta interes publikoaren bermea, gizarte-premien gogobetetzea kalitate handienarekin, erabiltzaileen segurtasuna eta trenbide-sistemaren eraginkortasun globala.

ADIFek legitimazioa duela hitzarmen hau sinatzeko, abenduaren 30eko 2395/2004 Errege Dekretuaren bidez onartutako ADIFen Estatutuaren 4.2 artikuluan ezarritakoaren babesean. Artikulu horrek berariaz ematen dio ahalmena enpresa-erakunde publiko horri Estatuko Administrazio Orokorrarekin, beste administrazio publiko batzuekin eta beste edozein erakunde publiko edo pribaturekin hitzarmenak egin ahal izateko.

Laugarrena.– Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.1 artikuluaren arabera, trenbide-azpiegituren administratzaileei dagokie beren titulartasuneko trenbide-azpiegituren oinarrizko proiektuen eta eraikuntza-proiektuen onarpena, bai eta horien eraikuntza ere.

Era berean, Trenbide Sektoreari buruzko Legearen 6.4 artikuluak xedatzen duenez, hitzarmen bidez, trenbide-azpiegituren administratzaileek beste administrazio publiko batzuei, zuzenbide publikoko erakundeei eta administrazio horiei lotutako edo horien mendeko sozietateei eman ahal izango dizkietela Interes Orokorreko Trenbide Sarean trenbideko-obrak kontratatzeko ahalmenak. Ez da inolaz ere sartzen eraikuntza-proiektua onartzeko agindua, eta ez du eraginik izango obra ikuskatzeko eta hartzeko eginkizunetan.

Bosgarrena.– Bestalde, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47.2.a) artikuluak aurreikusten duela administrazio publikoek, organismo publikoek eta lotutako edo mendeko zuzenbide publikoko erakundeek sinatu beharreko hitzarmen moten xedearen barruan sartu ahal izango dela beste administrazio publiko baten, organismo publiko baten edo lotutako edo mendeko zuzenbide publikoko entitate baten bitartekoak eta zerbitzuak erabiltzea, eskumen propioak edo eskuordetuak baliatzeko.

Seigarrena.– 2017ko martxoaren 15ean Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (EAEAO) Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen proiektuak eta obrak egiteko sinatutako protokoloa garatzeko, 2017ko uztailaren 12an hitzarmena sinatu zutela Sustapen Ministerioak, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (EAEAO) eta ADIFek Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidea eraikitzeko. Hitzarmen horren xedea zen ezartzea Sustapen Ministerioak eta ADIFek, hurrenez hurren, zelan agintzen dioten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari informazio-azterlanen idazketa, trenbide bikoitzerako plataformaren eraikuntza-proiektuaren idazketa, obren kontratazioa eta egikaritzea, desjabetze-espedienteen kudeaketa administratiboan laguntza, obra-zuzendaritzetarako eta Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidearen obrak egiteko bi faseetako bakoitzean behar diren beste edozein zerbitzutarako. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Euskal Trenbide Sarearen (ETS) bitartez, bi fasetan ekingo die Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen lanei:

– Lehen fasea, 0+000 K.P.-tik 12+200 K.P. ingururaino doan Seranteseko Tunelaren eta Olabeagaren arteko tarteari dagokio.

– Bigarren fasea 9+750 K.P.-tik 19+500 K.P. ingururaino doan Barakaldo-Basauri tarteari dagokio.

Zazpigarrena.– 2021eko uztailaren 9an, 2017ko uztailaren 12ko hitzarmena luzatzeko eta aldatzeko gehigarri bat sinatu zela. Horren bidez, 1. faseko trenbide bikoitzerako plataformaren eraikuntza-proiektuaren idazketarako eta 2. faseko informazio-azterlanaren idazketarako ezarritako epeak eta baldintzak eguneratu ziren, indarraldia 4 urte gehiagoz luzatu baitzen.

Zortzigarrena.– Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen I. faseari buruzko informazio-azterlana memorian, 1. Xedea atalean zehazten dela helburu osagarri gisa, 1. fase horretan garatutako jarduketen zati bat etorkizuneko prestazio handiko korridore batean integratu ahal izatea bilatzen da. Horregatik, alternatibak zabalera iberikoan eta nazioartekoan (UIC) eta bidaiarien eta salgaien trafiko mistoan ustiatzeko diseinatzen dira, gehienez ere 250 km/h-ko abiadurarekin bidaiarien trafikorako eta gutxienez 80 km/h-ko abiadurarekin salgaien trafikorako. Trazadura diseinatzean kontuan hartu da etorkizunean Basaurirantz luzatu behar dela, Bilboko Salgaien Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen 2. fasean. Fase horretan, trazaduraren zati bat prestazio handiko linea batean sartuko litzateke, abiadura handiko bidaiarien trafikoarekin bateragarria izango litzatekeena, zehazki, 250 km/h. Sarearen funtzionaltasuna eta eragiketak direla eta, enborra zein Serantesekin eta Olabeagarekin lotzeko adarrak hiru harirekin diseinatzen dira, iberiar zabalera eta nazioarteko zabalera hartzeko.

Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbiderako (HTS) definitutako soluzio teknikoak 22,4 km inguruko luzera izango du guztira. Seranteseko tunelaren eta Kadagua ibaiaren gaineko zubiaren arteko lehen fasea 12,4 km-koa izango da, batez ere tunelean, horrela, salgaien trenak Bilboko porturantz eta portutik igarotzeko ahalmena handituko da (gaur egun aldirietako trenekin batera dagoelako mugatuta), eta, gainera, salgaien trafikoak Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko hiriguneetatik igarotzea saihestuko da (guztira 200.000 biztanle baino gehiago). Bigarren fasea, Kadagua ibaiaren gaineko zubiaren eta Arrigorriagako geltokiaren artekoa, 10 km ingurukoa izango da, eta EAEko Trenbide Sare Berria, abiadura handikoa, Gasteiz-Bilbo-Donostia (trafiko mistorako aurreikusia) Santanderrekin eta Kantauriko korridorearekin zabalera mistoan lotuko ditu.

Horrez gain, guztira 450.000 biztanle inguruko Bilboko eta Basauriko hiriguneetako salgaien trafikoa ezabatzea ahalbidetuko du.

Saihesbide berriak hiriguneetatik kanpo desbideratuko ditu salgaiak, Aldirietako salgaien trafikoa bereziki mugatzen duen tarte batean.

Hala ere, Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen proiektuak etorkizuneko prestazio handiko korridorean integratzeko aukera emango duten diseinu-parametroekin ari dira definitzen:

– Trafiko mistoa (bidaiariak eta salgaiak).

– Trenbide-zabalera mistoa (estandarra eta iberikoa).

– Gehienez 250 km/h-ko abiadurak bidaiarien trafikorako eta gutxienez 80 km/h-koak salgaien trafikorako.

Bederatzigarrena.– Hasieran 4 urteko indarraldia zuenak, eta indarraldia amaitzeagatik 2021eko uztailaren 9an sinatutako eranskinaren bidez 4 urtez luzatu zen 2017ko uztailaren 16an sinatutako Hitzarmenak, beste luzapenik egiteko aukerarik gabe iraungitzeko arrazoia izan zuenez, 2017ko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 52.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2025eko uztailaren 9ko bileran egiten ari ziren jarduketa egokiekin jarraitzea eta horiek amaitzea proposatu zuen, eta 2026ko uztailaren 31 ezarri zuen amaitzeko gehieneko egun gisa. Data horretan, alde likidagarri bakoitzaren betebeharrak eta konpromisoak zehazten dituen dagokion likidazio-agiria formalizatu beharko da.

Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearen proposamen hori 2025eko abenduaren 9an Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak, Ogasun Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (EAEAO) eta ADIFek sinatutako akordioaren bidez gauzatu zen. Akordio horrek hauek biltzen zituen:

– ETSk Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen I. faseko proiektu guztiak (B, C eta D loteak) idazteko izapideekin jarraitzea, teknikoki onartu arte, hirugarren azalpenean adierazitako onarpen aurreikuspenen arabera, amaitzeko gehieneko data 2026ko uztailaren 31 ezarriz.

Era berean, eta Adifek proiektuak teknikoki onartzearen baldintzapean, aipatutako onespen-aurreikuspenen arabera, erabaki da, 2025eko abenduaren 9an sinatutako Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidean egiten ari diren Jarduketekin Jarraitzeko eta Amaitzeko Akordioa baliozkoa den bitartean, prozesuarekin jarraitzea eta proiektu horietan aipatutako obren kontratuen lizitazioak hastea, Hitzarmenaren likidaziora arte, Bosgarren Akordioan eta, ondoren, 1. faserako sinatu beharreko Hitzarmen berrian adierazitakoarekin bat etorriz. Beraz, esleipena eta kontratu horiek amaitu ez diren lizitazioen aurretiazko izapideak 2017ko uztailaren 12ko Hitzarmenaren likidazio-dokumentua sinatzen den egunean dauden egoeran sartu beharko dira Hitzarmen berri honetan.

– Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen A loteari dagokion «Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen I. fasea. Tartea: Serantes lotura» izeneko kontratua gauzatzen jarraitzea. 2017ko uztailaren 12ko Hitzarmenaren likidazio-dokumentua sinatzen den egunean dagoen egoeran sartu beharko da Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen 1. fasearen plataformaren obren kontratazio eta egikaritze Hitzarmen berrian.

– Ministerio horrek onar dezan, MITMSen berrikuspenarekin ETS idazten ari den 2. fasearen Informazio-azterlanaren garapenarekin jarraitzea. Ministerioak 2025eko bigarren seihilekorako onespen teknikoa ematea aurreikusi da. Jendaurrean jartzeko izapidea hasi ondoren, hura izapidetzen jarraituko da Hitzarmenaren likidaziora arte, eta, ondoren, 2. faserako sinatu beharreko Hitzarmen berriaren bidez.

– Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen eraikuntzarako Hitzarmen berrien idazketarako izapideak hastea.

Hitzarmenen indarraldiari dagokionez, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 138. xedapen gehigarrian aurreikusitakoa jaso beharko da. Lege hori azpiegituren arloko Hitzarmenei buruzkoa da, eta lurreko garraio azpiegiturak egikaritzea xede duten hitzarmenek azpiegitura horiek egikaritzeko edo finantzatzeko programari dagokion iraupena izatea ahalbidetzen du. Hitzarmenen hasierako epea ezin izango da hamar urtetik gorakoa izan, eta beste zazpi urtez luzatu ahal izango da, hasierako epea amaitu baino lehen.

– Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren, Ogasun Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (EAEAO) eta ADIFen arteko Hitzarmenaren likidazioa formalizatzeko epemuga 2026ko uztailaren 31 izango da. Nolanahi ere, abian diren jarduketak edo hitzarmen berrien izapidetzea aurreko data batean amaitzen badira, likidazioa aipatutako epemuga baino lehen formalizatu ahal izango da.

Hamargarrena.– Une honetan, batez ere I. faseko Informazio-azterlanaren onarpena izapidetzeko epeak direla eta, ez direla osatu 2017ko uztailaren 12an sinatutako hitzarmenaren xedea osatzen zuten jarduketak, eta egoera honetan daudela:

1) Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen 1. fasea:

– Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioko Trenbide Plangintzako zuzendariorde nagusiaren 2024ko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez, ebatzi zen «Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen informazio-azterlana. 1. fasea» jendaurrean jartzeko espedientea onartzea eta «Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen 1. fasea. Ortuellako saihesbidea informazio-azterlana» bere osagarriaren behin betiko onartzea. (2024ko azaroaren 21eko BOE, 281. zk.).

– Informazio-azterlanaren plataforma ETS idazten ari den eraikuntza-proiektuen 4 eremutan egituratu da. Garapen-egoera honetan daude:

* A loteko jarduketak garatu dituen plataformaren proiektua:

– Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen Eraikuntza-proiektua. I. fasea. Serantes lotura tartea.

Egoera: 2025-01-30ean onartua. 2025eko apirilaren 16an, Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca ETSko Kontrataziorako Ordezko Batzordeak erabaki zuen «Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen Eraikuntza-proiektua. I. fasea. Serantes lotura tartea» izeneko kontratua COMSA S.A.U. – AZVI, S.A.U. – IZA Obras y Promociones, S.A. – Campezo Obras y Servicios, S.A. aldi baterako enpresa-elkarteari esleitzea, ehun milioi laurehun eta laurogeita sei mila hirurehun eta berrogeita hamabost euro eta hamar zentimotan (100.486.355,10 euro), BEZik gabe, eta hogeita hemezortzi (38) hilabeteko egikaritze-epearekin. Gaur egun egikaritzen ari da.

* B loteko jarduketak garatu dituen plataformaren proiektua:

– Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen plataformaren Eraikuntza-proiektuaren 1. fasea, Orconera-Durañona tartea.

– Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen plataformaren Eraikuntza-proiektuaren 1. fasea, Durañona-Burtxako tartea.

Egoera: Biak 2025eko uztailaren 7ko behin-behineko onarpen teknikoa dute, eta 2026ko uztailaren 31 baino lehen behin betiko onartzea dago aurreikusita.

* C loteko jarduketak garatu dituen plataformaren proiektua:

– Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen plataformaren Eraikuntza-proiektuaren 1. fasea, Burtxako-Castaños ibaia.

– Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen plataformaren Eraikuntza-proiektuaren 1. fasea, Castaños ibaia-Basatxuko tunela tartea.

Egoera: Idazketa fasean, 2026ko uztailaren 31 baino lehen onartzea dago aurreikusita.

* D loteko jarduketak garatu dituen plataformaren proiektua:

– Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen plataformaren Eraikuntza-proiektuaren 1. fasea, Kadaguako zubibidea tartea.

– Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen plataformaren Eraikuntza-proiektuaren 1. fasea, Olabeaga adarra tartea.

Egoera:

– Kadaguako Zubibidea tarteari dagokion Eraikuntza-proiektua idazketa amaitzen ari da, eta ADIFek 2026ko bigarren seihilekoan gainbegiratu eta onartu beharko du.

– Olabeaga adarreko tarteari dagokion Eraikuntza-proiektuaren idazketa fasea ez da hasi, eta oinarrizko proiektu bat baino ez dago. Hala ere, Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen Informazio-azterlanen garapenak, batez ere behin-behineko onarpena, jarraian adieraziko den bezala 2026ko otsailaren 25ean izan zen Bigarren Faseari dagokionak, eta Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen egungo izapidearen konfigurazioak, teknikoki gomendatzen dute Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen plataformaren Eraikuntza-proiektuaren 1. fasea, Olabeaga adarra tartearen idazketa bertan behera uztea, 2. faseko informazio-azterlana izapidetu eta behin betiko onartzeko. Beraz, proiektu hori, oraingoz, Hitzarmen honen irismenetik kanpo geratuko da, eta orain arte egindako lanaren kostuari 2017ko hitzarmenaren likidazioaren kargura erantzungo zaio.

2) Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen 2. fasea:

– 2. faseko informazio azterlana: 2026ko otsailaren 25ean, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioko Trenbide Sektoreko Zuzendaritza Nagusiak «Bilboko Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen Informazio-azterlanaren bigarren fasea» behin-behinean onartzea ebatzi du, eta informazio publikoaren eta administrazioen entzunaldiaren prozesua hastea; une honetan ezin da behin betiko onarpena noiz izango den aurreikusi.

– Eraikuntza-proiektuen idazketa ez da hasi.

Hamaikagarrena.– Aurretik azaldutakoaren arabera, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak, Ogasun Ministerioak, Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresa-erakunde publikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak komenigarritzat jotzen dute, eraginkortasun eta egokitasun arrazoiengatik, eta Trenbide Sektoreari buruzko Legearen 6.4 artikuluan aurreikusitako espezialitatearen babesean, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hitzarmen bat sinatzea. Horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari agintzen zaio Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidearen 1. faseko (Kadaguako zubibidearen zatia) D loteko jarduketa garatzeko plataformaren proiektua idazteko beharrezkoak diren jarduera materialak egin ditzala, ADIFek gainbegiratu eta onartu arte, bai eta Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidearen plataformaren obra guztiak egin ditzala ere. 1. fasea.

Horregatik guztiagatik, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak, Ogasun Ministerioak, Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresa-erakunde publikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak agindu-hitzarmen hau formalizatzea erabaki dute, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidearen 1. faseko D loteko Kadaguako Bidezubia tarteko jarduketa garatzeko plataformaren proiektuaren idazketa amaitzeko, eta Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbideko plataformaren, 1. fasearen, obra guztiak, obra zuzendaritzak eta obra horiek gauzatzeko beste edozein zerbitzu mota kontratatzeko eta gauzatzeko, honako hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Agindu-hitzarmenaren xedea.

1.1.– Hitzarmen honen xedea da, Trenbide Sektoreari buruzko Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren babesean, ADIF-ek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari agintzea Bilboko hegoaldeko trenbide-sahiesbidearen 1. faseko (Kadaguako zubibidearen zatia) D Loteari dagokion jarduketa garatzeko plataformaren proiektua idazteko behar diren jarduera materialak egin ditzala, ADIF-ek gainbegiratu eta onartu arte, eta Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbideko plataformaren, 1. fasearen, proiektu guztien lizitazioa eta egikaritzea gauzatzeko, A, B, C eta D loteak (Kadaguako bidezubiaren proiektua), horien zuzendaritza fakultatiboa, segurtasun- eta osasun-zerbitzuak eta obra-zuzendaritzari laguntzeko beharrezkoa den beste edozein zerbitzu, hitzarmen honetan garatzen diren baldintzetan.

ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari egindako aginduaren barruan ez da sartuko, inola ere, plataforma-proiektuen onarpen teknikoa, ez eta dagoeneko onartuta dauden eraikuntza-proiektuen balizko aldaketei dagokiena ere, eta ez die eragingo gainbegiratze-funtzioei, ezta obraren harrerari ere, horiek ADIFi erreserbatuko baitzaizkio, Trenbide Sektoreari buruzko Legearen 6.4 artikuluan berariaz aurreikusitakoaren arabera.

1.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari agindutako jarduerak zuzenean egin ahal izango ditu Administrazio honek, edo gaur egun Mugikortasun Jasangarriaren Sailari atxikita dagoen zuzenbide pribatuko Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunak hala erabakitzen badu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunak dagokion erabakia hartu ondoren, ulertuko da agindu-hitzarmen honek administrazio hori aipatzen duen lekuan Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoa aipatzen dela.

Bigarrena.– Bilboko Trenbide Metropolitarraren Hegoaldeko Saihesbidearen 1. faseko Kadaguako bidezubiaren D loteko jarduketa garatzeko plataformaren proiektua idazten amaitzeko behar diren jarduera materialak agintzea, ADIFek gainbegiratu eta onartu arte eta Bilboko Trenbide Metropolitarraren Hegoaldeko Saihesbidearen plataformaren 1. fasearen proiektuko obrak egikaritzeko behar diren jarduketak agintzea.

2.1.– Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren babesean, ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari esleitzen dizkio Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidearen plataformaren 1. fasearen proiektu guztien obrak lizitatzeko eta egikaritzeko ahalmenak: hitzarmen honen xede diren A, B, C eta D loteak (Kadaguako Bidezubiaren proiektua), bai eta horien zuzendaritza fakultatiboa, segurtasun- eta osasun-zerbitzuak eta obra-zuzendaritzari laguntzeko beharrezkoa den beste edozein zerbitzu ere. Administrazio autonomikoak bere gain hartuko ditu, ADIFen eskumena izanik, kontratazio publikoaren legeriak obrak egikaritzeko kontratazio-organoari esleitzen dizkion ahalmenak eta obren zuzendaritza fakultatiboa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidearen plataformaren 1. fasearen proiektuen obrak kontratatu eta egikarituko ditu.

Obra horiek egiteaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra arduratuko da Bilboko hegoaldeko trenbide-sahiesbidearen 1. faseko D Loteko Kadaguako zubibidearen zatiaren jarduketa garatzeko plataformaren proiektuaren idazketa amaitzeko beharrezkoak diren jarduera materialez, bai eta Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen plataformaren onartutako proiektuetatik sor daitezkeen aldaketak idaztekoa ere, dagozkion obrak egiten diren bitartean. Hala ere, Trenbide Sektoreari buruzko Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ADIFek proiektuak eta horietan egin daitezkeen aldaketak ikuskatzeko eta teknikoki onartzeko erantzukizuna izango du, bai eta obrak jasotzekoa ere. Funtzio horiek sektore publikoko kontratuei buruzko legeriak zehaztutako moduan eta epeetan egiaztatu behar dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eska dakizkioke, bere erantzukizun-eremuaren barruan, hitzarmen honen arabera, eta, beraz, ADIFi ere bai, azken batean, berandutzarik edo/eta erantzukizunik gerta ez dadin.

Bilboko Trenbide Metropolitarraren Hegoaldeko Saihesbidearen 1. Faseko (Kadaguako Bidezubiaren tartea) D loteari dagokion proiektua edo dagoeneko onartuta dauden Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen plataforma, 1. fasea izeneko proiektuetatik sor daitezkeen aldaketak onartzeko eta gainbegiratzeko eginkizun horiek betetzeko, bai eta obrak jasotzeko ere, ADIFek behar adina giza baliabide bideratuko ditu, obrek kontratuaren egikaritze arruntean eraginik izan ez dezaten, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen mugen barruan.

2.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak zuzenean edo beste batzuk kontratatuz helduko die obra-zuzendaritza fakultatiboari, segurtasun- eta osasun-zerbitzuei eta obren zuzendaritzari laguntzeko beharrezkoa den beste edozein zerbitzuri, hala nola ingurumen-zerbitzuei, kalitate-auditoretzei eta abarri, sektore publikoko kontratuei buruzko legeriak ezarritakoaren arabera.

2.3.– Kadaguako bidezubiaren D loteko jarduketa gauzatzeko plataformaren proiektuaren idazketa amaitzeko beharrezkoak diren jarduera materialez eta Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen 1. fasearen plataformaren proiektuak gauzatzeko obrak idazteko lanak amaitzeko hasieran aurreikusitako kostuak, Hitzarmen honen xede diren A, B, C eta D loteak (Kadaguako bidezubiaren proiektua), eragindako zerbitzuen berrezarpena, ingurumen-integrazioko kostuak, obraren zuzendaritza fakultatiboa, segurtasun- eta osasun-zerbitzuak eta obren zuzendaritzari laguntzeko beharrezkoa den beste edozein zerbitzu, 438.267.557,49 euro ingurutan balioetsi dira, gehi BEZa, agindu-hitzarmen honen hirugarren klausulan jasotakoaren arabera. Zenbateko horretan ez dira sartzen desjabetzeen kostuak, behin betikoak edo aldi baterakoak izan, eta ADIFek zuzenean hartu eta ordainduko ditu, Hitzarmen honen irismenetik kanpo.

2.4.– Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidearen proiektu bakoitzaren plataforma-obrak amaitu ahala. 1. fasea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIFek jasoko dituzte, eta, horrekin batera, aktiboa ADIFen inbentarioan titular gisa sartu ahal izateko behar diren dokumentazioa eta ziurtagiriak aurkeztuko dituzte. Nolanahi ere, ziurtatuko da horrek ez duela eraginik izango kontratuak behar bezala gauzatzean, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen mugen barruan. Horretarako, aldeek ezarri beharreko jarraipen- eta koordinazio-prozedurak eta -tresnak onartuko dituzte zortzigarren klausulan aipatutako Jarraipen eta Koordinazio Batzordean.

2.5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak obrak zuzentzeko, ikuskatzeko eta zaintzeko lanak egingo ditu obrak jaso arte, eta kontratazio-organoaren berezko prerrogatibak gauzatuko ditu. Zeregin horien artean daude.

– Kontratatutako aseguru-polizak poliza horiek gauzatzean sortutako kontratu-gorabeheretara egokitzen diren kontrolatzea, bai eta formalizatutako kontratuen indarraldian estaldurak mantentzea eta berritzea ere.

– Eraikuntzaren kudeaketa, obra zibilen zuzendaritza, aholkularitza espezializatuen identifikazioa eta zuzendaritza, obrek eragindako kalteen eta eragindako zerbitzuen kudeaketa, eta obra horietan zehar sortzen diren gainerako gorabeherak barne.

– Beste erakunde batzuekiko kudeaketak eta koordinazioa; eragindakoen erreklamazioak ebaztea eta ezkutuko akatsak eskatzea, eta Hitzarmen hau sinatu duten administrazioei jakinaraztea nola agertu diren eta zer neurri hartu diren.

– Kontratistak erreklamazioak ebaztea, halakorik eginez gero, eta Hitzarmen hau sinatu duten Administrazioei horien eta suntsiarazteko baldintzen berri ematea.

Hirugarrena.– Agindutako jarduketetatik eratorritako kostuak eta gastuak.

3.1.– Hitzarmen honen xede diren jarduketen guztizko kostu zenbatetsia 438.267.557,49 eurotan balioetsi da, gehi BEZa, horien zuzendaritza fakultatiboa, segurtasun- eta osasun-zerbitzuak eta obra-zuzendaritzari laguntzeko beharrezkoa den beste edozein zerbitzu barne (hala nola ingurumen-zerbitzuak, kalitate-auditoretzak, etab.), II. eranskinean jasotakoaren arabera.

3.2.– Lehen aipatutako zenbatekoak zenbatetsitako zenbatekoak dira, eta, hala badagokio, esleipen-bajek, laguntza tekniko osagarriek, prezioen berrikuspenek, aldatuek eta, oro har, kontratuen garapenean gerta daitezkeen gorabeherek horietan eragina izango dute. Beraz, igoera beharrezkoa izanez gero, Agindu-hitzarmen hau hamargarren klausulan aurreikusitakoaren arabera aldatu beharko da.

Jarduketak gauzatzeko kostuen urtekako banaketa gutxi gorabehera jasotzen da agindu-hitzarmen honen II. eranskinean.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lankidetza ingeniaritza zerbitzuetan eta obra zuzendaritzari laguntzeko beharrezkoa den beste edozein zerbitzutan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bere kontura kontratatu eta finantzatuko ditu, 2026/08/01etik aurrera, ingeniaritza-zerbitzu guztiak eta Bilboko Hegoaldeko trenbide-saihesbidearen plataformaren 1. fasean, Hitzarmen honen xede diren A, B, C eta D loteetan, proiektuetako obrak zuzentzen laguntzeko beharrezkoa den beste edozein zerbitzu.

Zerbitzu horien kostu zenbatetsia (II. eranskina) 20.865.121,79 eurokoa da (BEZik gabe).

Bosgarrena.– Agindutako jarduketen finantzaketa.

5.1.– Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartu duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren babesean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak kupoa gutxituko du Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen 1. faseko D lotearen (Kadaguako Bidezubia zatia) jarduketa gauzatzeko plataformaren proiektuaren idazketa amaitzeko beharrezkoak diren jarduera materialek eragindako gastuak konpentsatzeko, ADIFek ikuskatu eta onartu arte eta 1. faseko (A, B, C eta D loteak) obra guztiak egiteko gastuak konpentsatzeko, obren edo zerbitzuen ziurtagiriak aurkeztu ondoren. Ekonomia Itunari jarraiki, hurrengo kupoa ordaintzean gauzatuko da murrizketa hori.

Euskal kupoa konpentsatuz edo gutxituz ordaindu behar diren igorpenak 17.40.453A.752 aurrekontu-kredituaren kargura aitortuko dira, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean aurreikusitakoaren arabera, 2026rako luzatuta.

5.2.– Murrizketa horretatik kanpo geratzen dira laugarren klausulan jasotako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ekarpenak.

5.3.– Euskal Autonomia Erkidegoari agindutako lanen ondoriozko gastuak, hitzarmen honen lehenengo klausulan jasotakoak, Estatuko Administrazioari egotziko zaizkio, eta ez Autonomia Erkidegoari. Beraz, gastu horiek ez dira Euskal Autonomia Erkidegoaren defizitean sartuko, aurrekontu-egonkortasunaren helburua betetzeko.

Ogasun Ministerioak konpromisoa hartzen du, bere eskumenen esparruan, beharrezko kudeaketak egiteko, Ministroen Kontseiluak onar ditzan Euskal Autonomia Erkidegoak egin behar dituen eta Hitzarmen honetatik eratorritako betebeharrak betetzeko behar den finantzaketa lortzen diren eta Estatuaren baimena behar duten zorpetze-eragiketak.

Seigarrena.– Desjabetzeak.

ADIF arduratuko da Hegoaldeko Trenbide-saihesbidearen 1. faseko obrak egiteko behar diren lurzoruak lortzeaz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean, haren erregelamenduan, Trenbide Sektoreari buruzko Legean, haren erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritako izapide eta prozedurekin bat etorriz.

Desjabetzearen onuraduna ADIF izango da, eta behin betiko edo aldi baterako desjabetzeen balio justuak ordainduko ditu, hitzarmen honen irismenetik kanpo. Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioari dagokio, administrazio desjabetzailea den aldetik, nahitaezko desjabetzearen espedienteak izapidetzeko beharrezkoak diren administrazio egintzak ematea.

Desjabetzeen kostu zenbatetsia 4.081.309,98 eurokoa da.

Zazpigarrena.– Beste batzuei eragindako kalteen erantzukizuna.

Agindutako jarduerak gauzatzean Administrazioaren ondare-erantzukizuna eratortzen bada, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak erantzungo du.

Aurreko paragrafoan aipatutako erantzukizunak ez ditu inola ere barne hartuko agindutako jarduerak gauzatzean beste batzuei eragindako kalteen edo/eta galeren ondoriozko ondare-erantzukizuneko erreklamazioak, baldin eta horien zergatia onartutako proiektuen omisio, errore edo/eta akatsak badira. Kasu horietan, kontratazio publikoari buruzko legeriak proiektuen egileari edo egileei esleitzen dien erantzukizuna aplikatuko da.

Zortzigarrena.– Hitzarmenaren jarraipena eta kudeaketa.

8.1.– Agindu-hitzarmen honetan bere gain hartutako betebeharrak betetzen direla zaintzeko eta Hitzarmenaren edukia betearaz dadin bultzatzeko, eta Hitzarmena egikaritzeak sor ditzakeen zalantzak argitzeko, Jarraipen eta Koordinazio Batzorde bat eratuko da. Estatuko Administrazio Orokorreko 4 ordezkarik (ADIF barne) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko 4 ordezkarik osatuko dute batzorde hori. Estatuko Administrazio Orokorraren lau ordezkariak irizpide hauen arabera izendatuko dira: ordezkarietako hiru Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak izendatuko ditu, eta laugarrena Ogasun Ministerioak.

Batzordeko buru Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu-idazkaria izango da, eta Batzordeko idazkaria hitza eta botoa izango dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkarietako bat.

Batzordeak aho batez hartuko ditu dagozkion erabakiak, administrazio bakoitzari dagozkion eskumenei kalterik egin gabe, eta eginkizun hauek hartuko ditu bere gain:

a) Hitzarmen honen jarraipenerako eta koordinaziorako prozedurak eta tresnak onartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izapidetu beharreko kontratazio-espedienteen izapidetze administratiboan eraginik izan gabe.

b) Hitzarmen honetan jasotako jardueren jarraipena egitea.

c) Hitzarmen honetatik eratorritako betebeharrak betetzen direla zaintzea.

d) Hitzarmena interpretatzean eta betetzean sortzen diren zalantzak eta eztabaidak ebaztea.

e) Prozesuan parte hartzen duten beste administrazio eta eragile batzuekin eta, bereziki, Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziarekin (AESF) behar den koordinazioa sustatzea, Agindu-hitzarmeneko helburuak lortzeko beharrezkotzat eta egokitzat jotzen diren ekintza guztiak gauzatuz.

f) Agindu-hitzarmen honen xede diren lanak egiteko ezartzen diren epeak betetzen direla zaintzea.

Jarraipen Batzorde hori gutxienez urtean behin bilduko da, edo, hala badagokio, hitzarmena sinatu duen aldeetako edozeinek eskatuta. Bilerarako deia idatziz egingo da, gutxienez 48 ordu lehenago, eta aztertu beharreko gaien gai-zerrenda eta horiei dagokien dokumentazioa erantsiko dira, aldeentzat interesgarria den beste edozein gai eztabaidatu ahal izatearen kalterik gabe.

Batzorde horretan parte hartu ahal izango dute, hitzarekin baina botorik gabe, administrazio parte-hartzaileetako teknikariek, bai eta, hala badagokio, Hitzarmen honen helburuak betetzeko komenigarritzat jotzen diren beste erakunde edo entitate batzuetako ordezkariek ere.

Batzordea balio osoz eratzeko, bertan egon beharko dute batzordeburuak, batzordeko idazkariak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ordezkari batek eta ADIFeko ordezkari batek.

Hitzarmenaren koordinazio- eta jarraipen-organo honen funtzionamendurako arautu ez den guztian, Batzordeak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoentzat ezarritakora egokituko du bere funtzionamendua.

8.2.– Era berean, Jarraipenerako eta Koordinaziorako Azpibatzorde Tekniko bat sortuko da. Hauek osatuko dute: Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren ordezkari batek, ADIFek izendatutako 2 ordezkarik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatutako 3 ordezkarik. Azpibatzorde horren funtzionamendu-araubidea eta erabakiak hartzeko araubidea Jarraipen eta Koordinazio Batzorderako aurreikusitako bera izango da, paragrafo honetan jasotzen diren espezialitateekin. Hauek izango dira:

a) Lanen jarraipena egiteko programa bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izapidetu beharreko kontratazio-espedienteen izapidetze administratiboan eragin gabe.

b) Eraikuntza-fasea koordinatzea, eta obrak onartutako eraikuntza-proiektuetara egokitzen direla bermatzea.

c) Desjabetze-prozesuen egoerari buruzko txostena egitea.

d) Behar izanez gero, Agindu-hitzarmen honetan aurreikusitako jardueren denbora-programazioaren aldaketa berrikustea eta onartzea, bai eta horri lotutako urteko ekonomikoak ere, baldin eta urtekoen banaketa horrek ez badakar Hitzarmenean jasotako zenbatekoen gehikuntza ekonomikorik, ez eta Hitzarmenaren indarraldia luzatzerik ere.

e) Hitzarmenean egin beharreko aldaketak izapidetu daitezen sustatzea, hitzarmena aldatzen duten eranskinen bidez.

Jarraipenerako eta Koordinaziorako Azpibatzorde Teknikoa hiru hilean behin bilduko da gutxienez, edo, beharrezkoa bada, aldeetako edozeinek proposatuta. Hitzarmen honetan arautzen ez den guztian, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta haren 15. artikuluan eta hurrengoetan arautzen den kide anitzeko organoen araubidea aplikatuko da.

Bederatzigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia eta luzapena.

Hitzarmen hau sinatuz hobetuko da, eta erabateko baliozkotasuna eta eraginkortasuna izango ditu formalizatzen denetik 5 egun balioduneko epearen barruan Estatuko Sektore Publikoko Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoan inskribatzen den unetik. Era berean, Estatuko eta Autonomia-erkidegoko Aldizkari ofizialean argitaratu beharko da, formalizatzen denetik 10 egun balioduneko epean; hori guztia Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 48.8 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta, era berean, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 32.1 eta 33. artikuluetan ezarritako publizitate-araubidea errespetatuz.

Hitzarmenaren indarraldia amaitu egingo da, salbu eta aldeek hala adosten badute edo Hitzarmena betetzen ez bada, Hitzarmenean aurreikusitako jarduketak gauzatu ondoren. Nolanahi ere, hitzarmen honek gehienez bost (5) urteko iraupena izango du, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 138. xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera. Hala ere, epe hori amaitu baino lehen sinatzaileek aho batez erabaki ahal izango dute hura luzatzea, aipatutako 138. xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Hamargarrena.– Hitzarmenaren aldaketa eta azkentzea.

Hitzarmen hau aldatzeko, aldeek aho batez erabaki beharko dute, dagokion eranskin aldarazlea sinatuz. Aurreikusitako ekarpen ekonomikoak aldatzea beharrezkoa izanez gero, behar diren gehigarri aldarazleak sinatuko dira, arlo horretan indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz. Eranskin horietan jasoko dira azkenean hartu beharreko finantza-betebeharrak eta haien kontraprestazioak.

Agindu-hitzarmen hau azkendu egingo da, bertan jasotako jarduketa guztiak bete edo amaitzen direnean ez ezik, baita azkentzeko arrazoi hauetakoren bat dagoenean ere:

– Hitzarmenaren indarraldia luzatzea erabaki gabe igarotzea.

– Agindutako jarduketak Hitzarmen honetan itundutako baldintzetan egitea ezinezkoa izateagatik.

– Bi aldeak ados jarrita, eta horretarako egindako dokumentuan jasota geratu beharko da.

– Sinatzaileetako edozeinek hitzarmen honetan ezarritako betebehar zehatzak ez betetzeagatik. Betebehar horiek aldez aurretik jakinarazi beharko dira idatzizko jakinarazpen fede-emailearen bidez, eta kaltea jasotzen duen aldeak gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin. Horretarako, balizko ez-betetzea gertatzen den unean kaltetuak izan dituen kostuak ezartzen dira kalte-ordain posibleak zehazteko irizpide gisa.

– Hitzarmen honen deuseztasuna deklaratzen duen erabaki judizialaren bidez.

– Hitzarmen honen edukia urratzen duten legedi-aldaketen bidez.

– Xedea betetzea eragozten duen ezinbesteko kasuetan.

– Aurrekoez bestelako edozein arrazoi, hitzarmenean edo beste lege batzuetan aurreikusita badago.

Hitzarmenaren xede diren jarduketak amaitzea ez den beste arrazoi batengatik azkentzen bada, aldeek, Jarraipen eta Koordinazio Batzordeak proposatuta, bidezkotzat jotzen dituzten uneko jarduketak jarraitzeko eta amaitzeko baldintzak adostu ahal izango dituzte, eta epe luzaezina ezarriko dute amaitzeko. Epe hori igarotakoan, jarduketen likidazioa egin beharko da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 52.2 artikuluan ezarritako baldintzetan.

Hitzarmena edozein arrazoirengatik azkenduta ere, Hitzarmena iraungi aurretik sortutako eskubide eta betebehar guztiak alderdi guztiek likidatu eta beteko dituzte, Legearen edo Hitzarmen honetan xedatutakoaren arabera azkentze horretatik ondorioztatzen diren eskubide eta betebeharrei kalterik egin gabe.

Hamaikagarrena.– Datu pertsonalak.

Alde sinatzaileek nahitaez bete beharko dute datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetu duena, bai eta datuak babesteari dagokionez une bakoitzean aplikatzekoa den gainerako araudia ere.

Hamabigarrena.– Araubide juridikoa eta jurisdikzioa.

Hitzarmen honek Trenbide Sektorearen Legearen 6.4 artikuluan aurreikusitako agindu bat arautzen du, izaera administratiboa du eta indarrean dagoen araudi administratiboaren mende egongo da. Bertan aurreikusten ez den guztian, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legea edo aurrerantzean hura ordezkatuko duen legeria aplikatuko dira.

Aldeek adosten dute hitzarmen hau interpretatzean edo/eta betetzean sor daitezkeen gaiak Jarraipen eta Koordinazio Batzordean ebatziko direla.

Hitzarmen hau interpretatzean edo/eta betetzean sor daitezkeen auziak administrazioarekiko auzien jurisdikzioan kokatuko dira.

Dokumentu hau bi zutabetan sinatzen da, euskaraz eta gaztelaniaz, eta interpretazio-desadostasuna egonez gero, gaztelaniazko testua gailenduko da. Eta ados daudela adierazteko, alde guztiek sinatzen dute dokumentu hau, modu elektronikoan, ondorio bakarrerako, eta sinaduraren data dokumentuaren azken sinadura elektronikoarena izango da.

Egoitza elektronikoa, 2026ko uztailaren 30a.

Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa,

ÓSCAR PUENTE SANTIAGO.

Ogasuneko ministroa,

ARCADI ESPAÑA GARCÍA.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,

SUSANA GARCÍA CHUECA.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF) enpresa-erakunde publikoko presidentea,

LUIS PEDRO MARCO DE LA PEÑA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala