Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2026ko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
3967

AGINDUA, 2026ko irailaren 9koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, sail honetako behin-behineko langile baten kargu-uztea xedatzeko dena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Natalia Corres Gómez de Segura andrea Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko sailburuaren idazkari kargutik kentzea (kodea: 5221; dotazioa: 18), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2026ko irailaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 9a.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


Azterketa dokumentala