Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2026ko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERRENTERIAKO UDALA
3929

IRAGARKIA, Errenteriako udalerriko zarataren mapa onartzeari buruzkoa.

2026ko uztailaren 7an egindako Udal Tokiko Gobernu Batzarraren ohiko saioan, besteak beste, jarraian zehazten den Erabakia hartu zuen, betiere akta onartzerakoan sortu litezkeen aldaketen baitan:

Lehenengoa.– Erabaki honen azalpen-zatian aipatutako alegazioak izapidetzeko onartzea.

Bigarrena.– Karlos Murua Roma jaunak, bere izenean eta Eguzkizaleak elkarteko kide gisa, aurkeztutako lehen alegazioa zati batean onestea eta hirugarren alegazioa onestea, erabaki honen azalpen-zatian adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Aurkeztutako gainerako alegazioak ezestea, erabaki honen azalpen-zatian adierazitako arrazoiengatik.

Laugarrena.– Errenteriako Udalerriko Zarata Mapa onestea.

Bostgarrena.– Erabaki hau alegazioak aurkeztu dituzten interesdunei jakinaraztea.

Seigarrena.– Erabaki hau eta Errenteriako Udalerriko Zarata Maparen dokumentua, euskarri digitalean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko Sailburuordetzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari bidaltzea.

Zazpigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zortzigarrena.– Errenteriako Udalerriko Zarata Mapa udalaren egoitza elektronikoan eta webgunean argitaratzea.

Errenteria, 2026ko irailaren 1a.

Alkatea,

AIZPEA OTAEGI MITXELENA.


Azterketa dokumentala