
173. zk., 2026ko irailaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3846
IRAGARKIA, 2026ko abuztuaren 21ekoa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita arau-hauste aktan jasotako lan arloko arau-hausteengatiko zehapen-prozeduraren hasiera edota Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan.
Interesdunei jakinarazten zaie ezen, egintzaren eduki osoa ezagutzeko, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu beharko dutela (Bihotz Sakratuaren plaza 5, 4. solairua, Bilbao), 08:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko abuztuaren 21a.
Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,
ANA BELÉN CALVO HERRERA.
RSS