
170. zk., 2026ko irailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3827
IRAGARKIA, Portu, Itsas Gai eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Busturiako Udalaren emakida-eskaria, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoko lursailak okupatzeko, Busturiako udal-futbol-zelaia erregularizatzeko.
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.a) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.
Busturiako Udalak itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko emakida eskatu dio Zuzendaritza honi, Busturiako udal-futbol-zelaia erregularizatzeko.
Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2025/023084 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin daitezen.
Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo:
https://www.euskadi.eus/iljp-busturiako-futbol-zelaia-erregularizatzea/web01-tramite/eu/
Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 1a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS