
170. zk., 2026ko irailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3814
592/2026 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Zerbitzu Orokorren Taldeko burua (Garbiketa) bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Apirilaren 10eko 241/2024 Ebazpenaren bidez, Mónica Llona Trapote andrea Zerbitzu Orokorren Taldeko buru (Garbiketa) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Mónica Llona Trapote andrea Zerbitzu Orokorren Taldeko buruaren (Garbiketa) kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko abuztuaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Urduliz, 2026ko uztailaren 28a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
E.B. (455/2026 Ebazpena, martxoaren 4koa).
Uribeko ESIko zuzendari medikoa,
PATRICIA RODRÍGUEZ LANDAJUELA.
RSS