
170. zk., 2026ko irailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3811
2268/2026 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ahoko eta Aurpegi-masailetako Kirurgiako Atal Sanitarioko burua bere kargutik kentzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan, berak eskatuta.
2357/2024 Ebazpenaren bidez, Goiztidi Díaz Basterra andrea Ahoko eta Aurpegi-masailetako Kirurgiako Atal Sanitarioko buru izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Goiztidi Díaz Basterra andrea Ahoko eta Aurpegi-masailetako Kirurgiako Atal Sanitarioko buruaren kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko uztailaren 19ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2026ko uztailaren 17a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.
RSS