
170. zk., 2026ko irailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3810
3121/2026 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Barne-medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko burua kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
382/2022 Ebazpenaren bidez, Alfonso Gutiérrez Macías jauna izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Barne-medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru (2022ko apirilaren 7ko EHAA, 70. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu ESIko Barne-medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru Alfonso Gutiérrez Macías jauna kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko martxoaren 13ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari horren berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko maiatzaren 19a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS