
162. zk., 2026ko abuztuaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3707
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitzaie Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1 zenbakiko plazan jarraituko den administrazioarekiko 291/2026 zenbakiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) balizko interesdunei.
Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1 zenbakian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (prozedura laburtuen izapideen bidez egiten zaio jarraipena, zenbaki honen bidez: 291/2026) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 475/2026 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi izanaren aurka. 457/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 1953/2025 Ebazpena osatu zen, auzi-jartzaileak jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiestekoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Iragarki hau EHAAn argitaratu da, deialdiaren oinarriei jarraikiz, eta BOEn, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 18a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS