Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2026ko abuztuaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3703

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-baimen bateratuen eta ingurumen-baimen bakarren onespen-ebazpenak.

Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean hala ezarrita, titulartasun publiko nahiz pribatuko jarduera eta instalazioen ustiapenerako beharrezkoa izango da ingurumen-baimen bateratu edo ingurumen-baimen bakarra, baldin eta jarduera eta instalazio horietan Legearen I.A edo I.B. eranskinean, hurrenez hurren, jasotzen diren jardueretakoren bat garatuko bada.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legeak 23.a) artikuluan ezartzen duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena, hala badagokio, ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren parte izango dira, eta bi erabakiak administrazio-egintza berean emango dira.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 41.4 artikuluaren arabera, ingurumen-baimen bateratua osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan. Ingurumen-baimen bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, xedatzen du 24.3 artikuluan autonomia-erkidegoek beren aldizkari ofizialetan argitaratuko dituztela ingurumen-baimen bateratuen administrazio-ebazpenak, kasuan kasuko ebazpena baimen bat onestekoa, funtsean aldatzekoa nahiz berrikustekoa izan, eta identifikatuko dute, iragarki berean, zer instalaziotarako ematen den ebazpena.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legeak 69. artikuluan hala ezarrita, ingurumen-ebaluazioko prozedurei amaiera ematen dieten ebazpenak dagokion aldizkari ofizialean eta ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Legezko aurreikuspen hori betez, iragarki honen bidez:

Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatutako administrazio-ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.

Bigarrena.– Jakinarazten da testu osoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuta daudela, eta beren lokalizatzailearen bidez kontsulta daitezkeela, helbide honetan:

https://euskadi.eus/lokalizatzailea

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 10a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.

ERANSKINA

Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egin eta ingurumen-baimen bakarra (AAU00981 kodea) ematen baitzaio Israel Jiménez Jiménez jaunak Gatikan (Bizkaia) sustatzen duen Reciclajes Gatika instalazioari.

Espediente zk.: AAU00981_SOL_2023_001.

Lokalizatzailea: J0D0Z-T8EWZ-MC4E.


Azterketa dokumentala