Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2026ko abuztuaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3702

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Camacho Recycling S.L. enpresak Arrigorriagan hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduerarako aurkeztu dituen proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa sinplifikatua.

Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen arabera, titulartasun publiko nahiz pribatuko jarduera eta instalazioen ustiapenari ingurumen-baimen bakarraren araubidea aplikatuko zaio, baldin eta haietan Legearen I.B. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada.

Ingurumen-baimen bakarrarekin, bai hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baimenak bai kolektorera, jabari publiko hidraulikora edo itsas-lehorreko jabari publikora isurketak egiteko baimenak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aldez aurretik emandako prozedura eta egintza bakar batean jasota egongo dira, eta ezarriko dira, halaber, isurpenen muga-balioak, kasuan kasu aplikatzekoa den araudi sektorialean xedatutakoaren arabera zehaztuta.

10/2021 Legearen 36. artikuluan ezartzen denez, behin eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa osorik dagoela egiaztaturik, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunez, alegazioak aurkeztu ahal izateko, aldez aurretik hala iragarrita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

Zabalkunde handiagoa izan dezan, iragarkia jarduera edo instalazioa kokatuta dagoen udalari jakinaraziko zaio, irakurgai jar dezan bere ediktu-oholean ere.

Azaldutakoagatik, eta litezkeen alegazioak edo oharrak aurkezteko aukera izan dadin, AAU01368_SOL_2025_001 espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunez, epea iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengoan kontatzen hasita.

Jendaurre-izapidean jartzen den instalazioaren dokumentazioa jendearen eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 10a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.


Azterketa dokumentala