
162. zk., 2026ko abuztuaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (257 KB - 15 orri.)
- EPUB (521 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3701
EBAZPENA, 2026ko abuztuaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez indargabetzen baita 2026ko ekainaren 4ko Ebazpena eta berriro baimentzen txartelak eman eta baliozkotzea; ekainaren 4ko Ebazpenaren bidez, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak ematea eta baliozkotzea baimentzen da: 1005 eta 1013 bitarteko ikastaroetako ikasleen oinarrizko mailako, maila kualifikatuko eta fumigatzaile mailako txartelak.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko ekainaren 4ko ebazpenaren bidez baimendu zen 1005 eta 1013 bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako, maila kualifikatuko eta fumigatzaile mailako txartelak ematea eta baliozkotzea; ebazpena 2026ko ekainaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (116 zk.).
Akats baten ondorioz ebazpen horretan aipatzen diren bederatzi eranskinak ez zirela argitaratu ikusita, indarrik gabe utzi behar da 2026ko ekainaren 4ko ebazpena, eta baimendu egin behar da, berriz ere, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako, maila kualifikatuko eta fumigatzaile mailako txartelak ematea eta baliozkotzea 1005etik 1013ra bitarteko ikastaroetako ikasleei.
EGITATEAK
Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:
– 1005 zenbakiko ikastaroa, Ekin Consultoría, S.C. sozietateak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
– 1006 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
– 1007 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola LHIIk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
– 1008 zenbakiko ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskola LHIIk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
– 1009 zenbakiko ikastaroa, Ekin Consultoría, S.C. sozietateak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
– 1010 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
– 1011 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
– 1012 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
– 1013 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena; produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, beste autonomia-erkidego batzuetan egindakoak, oinarrizko mailakoak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak; eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, fumigatzaile mailakoak, F motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.
Bederatzi ikastaroak egin dira 2012ko irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskinean azaltzen diren edukiaren eta irakastorduen arabera (1311/2012 Errege Dekretua, 2012ko irailaren 14koa, Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua ezartzen duena): A zatian, oinarrizko mailarakoak; B zatian, maila kualifikaturakoak, eta, C zatian, fumigatzaile mailarakoak. B, C eta F motako txartelak lortzeko eskubidea ematen dute, hurrenez hurren.
Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.
Hirugarrena.– Egiaztatu da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko ekainaren 4ko Ebazpenaren I. eranskinetik IX. eranskinera bitartekoak ez zirela argitaratu ebazpen horrekin batera 2026ko ekainaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (116. zk.).
Zuzenbideko oinarri hauek ikusi dira:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– 2012ko irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1 artikulua, gaitze-mailei buruzkoa; IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak eman, berritu eta kentzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 9.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak ematen zaizkion Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko ekainaren 4ko ebazpena indargabetzea; ebazpen horren bidez, baimena ematen da produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko eta baliozkotzeko 1005 eta 1013 bitarteko ikastaroetako ikasleei, oinarrizko mailan, maila kualifikatuan eta fumigatzaile mailan. 2026ko ekainaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen ebazpena (116. zk.)
Bigarrena.– Agindua ematea nekazaritzan erabiltzeko diren produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartel hauek emateko:
1.– Maila kualifikatukoa, 1005 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
2.– Oinarrizko mailakoa, 1006 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
3.– Oinarrizko mailakoa, 1007 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
4.– Oinarrizko mailakoa, 1008 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
5.– Oinarrizko mailakoa, 1009 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
6.– Oinarrizko mailakoa, 1010 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
7.– Oinarrizko mailakoa, 1011 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen VII. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
8.– Maila kualifikatukoa, 1012 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen VIII. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
9.– Maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa eta fumigatzailearen mailakoa, 1013 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen IX. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 7a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
ONEKA ZABALLA GONZALEZ.
RSS