Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2026ko abuztuaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3700

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 1014tik 1027ra bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako, maila kualifikatuko, fumigatzailearen mailako eta pilotu aplikatzailearen mailako txartelak emateko eta baliozkotzeko.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 1014 zenbakiko ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskola LHIIk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1015 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1016 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1017 zenbakiko ikastaroa, Gestión Integral Denbo S.L.k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1018 zenbakiko ikastaroa, Gestión Integral Denbo S.L.k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1019 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1020 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1021 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1022 zenbakiko ikastaroa, Arkaute Nekazaritza LHIIk emana: Paisajismoko eta Landa Inguruneko, Lorezaintzako eta loregintzako eta Nekazaritza ekologikoko ekoizpeneko ikasleentzako ikastaroak, maila kualifikatukoak, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.

– 1023 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1024 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1025 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola LHIIk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1026 zenbakiko ikastaroa, Murgiako BHIIk emana: Basoa eta Natura Ingurunea Kudeatzeko eta Natura Ingurunea Ustiatzeko eta Kontserbatzeko ikasleentzako ikastaroak, maila kualifikatukoak, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.

– 1027 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena; produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, beste autonomia-erkidego batzuetan egindakoak, oinarrizko mailakoak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak; beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, fumigatzailearen mailakoak, F motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak; eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, pilotu aplikatzailearen mailakoak.

Hamalau ikastaroak irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian oinarrizko mailarako, B zatian maila kualifikaturako, C zatian fumigatzailearen mailarako eta D zatian pilotu aplikatzailearen mailarako jasotako edukiaren eta irakastorduen arabera egin dira (1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua ezartzen duena; B, C eta F motako txartelak eta pilotu aplikatzailearen txartelak lortzeko eskubidea ematen dute, hurrenez hurren).

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Zuzenbideko oinarri hauek ikusi dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1 artikulua, gaitze-mailei buruzkoa; IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 9.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea nekazaritzan erabiltzeko diren produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen txartel hauek emateko:

1.– Oinarrizko mailakoa, 1014 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

2.– Maila kualifikatukoa, 1015 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

3.– Oinarrizko mailakoa, 1016 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

4.– Oinarrizko mailakoa, 1017 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

5.– Oinarrizko mailakoa, 1018 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

6.– Oinarrizko mailakoa, 1019 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

7.– Oinarrizko mailakoa, 1020 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen VII. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

8.– Oinarrizko mailakoa, 1021 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen VIII. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

9.– Maila kualifikatukoa, 1022 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen IX. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

10.– Oinarrizko mailakoa, 1023 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen X. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

11.– Oinarrizko mailakoa, 1024 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen XI. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

12.– Maila kualifikatukoa, 1025 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen XII. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

13.– Maila kualifikatukoa, 1026 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen XIII. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

14.– Maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa, fumigatzailearen mailakoa eta pilotu aplikatzailearen mailakoa, 1027 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen XIV. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 27a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

ONEKA ZABALLA GONZALEZ.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala