
162. zk., 2026ko abuztuaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
SEGURTASUN SAILA
3699
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2026ko uztailaren 29koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura onartzen duen 2024ko azaroaren 28ko Agindua aldatzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Horrelako hutsak aurkitu dira Ertzaintzaren egitura onartzen duen 2024ko azaroaren 18ko Agindua aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2026ko uztailaren 29ko Aginduaren argitalpenean (2026ko abuztuaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 157. zk.), eta, hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko argitalpenean, 2026/3652 (3/1) orrialdean, izenburuan,
Honako hau jartzen du:
«AGINDUA, 2026ko uztailaren 29koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura onartzen duen 2024ko azaroaren 28ko Agindua aldatzen duena.».
Baina hau jarri behar du:
«AGINDUA, 2026ko uztailaren 29koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura onartzen duen 2024ko azaroaren 18ko Agindua aldatzen duena.».
RSS