
147. zk., 2026ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 3 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3489
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Landa Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak Ebazpena eman duela 2026ko otsailaren 24an, zuzeneko laguntza hauek (EB2024) ukatzeko: JEOL, Gazteentzako Osagarria, Birbanatzailea, EERR-Larre Hezeak, EERR-ESTAL. Malda Handia eta Baratze-alorrak, EERR-Txandak. Lur Lehor-hezea.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzan eskuratu daitezke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 23a.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS