
147. zk., 2026ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3488
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Landa Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2026ko otsailaren 12ko Ebazpena, 2024ko eskaera bakarrari (EB24) dagozkion zuzeneko laguntza gisako esku-hartzeak ukatzeko dena. Eskaera horren guztizko zenbatekoa 300 eurotik beherakoa da eskatzaile bakoitzeko.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzan eskuratu daitezke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 20a.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS