Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2026ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3476

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 10ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Ereile sindikatu-elkartearen eraketaren dokumentazioa eta estatutuen gordailutzea iragartzen baita, eta gordailutze horren publizitatea egiten baita (Gordailuaren kodea: 76/1/00151).

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Ereile sindikatu-elkartearen eratzeari dagokion dokumentazioaren eta estatutuen gordailua dela eta, zeina Jose Ramón Blanco Olallak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2026ko ekainaren 25ean, Ereile sindikatu-elkartearen eraketari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzeko dokumentazioa aurkeztu zen.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin, eta, sustatzaile gisa, honako hauek sinatu dute:

Marta Barandiaran Barral.

Jose Ramón Blanco Olalla.

Isabel Telletxea Benguria.

Verónica Gerrikaetxebarria Sainz.

Marina Mendiguren Labiru-Iturburua.

Ainhoa Arregi Sarasua.

Hirugarrena.– Haren jardueraren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala, berriz, estatutuen 3. artikuluan jasota dago.

Laugarrena.– 2026ko uztailaren 2an eta 7an dokumentazio osagarria eskatu zen, eta errekerimendu horiek legez ezarritako moduan eta epeetan bete dira.

Zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie egitate horiei:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 13.1.m) artikuluak organo honi ematen dio enpresa- eta sindikatu-elkarteen estatutuak gordailutzea formalizatzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarria den funtsezko araudia abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta sindikatu eta enpresa-elkarteen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan dago jasota.

Hirugarrena.– Gordailutzeko agiriak aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoak direla eta, beraz, bidezkoa da Ereile sindikatu-elkartea eratzeko aktari eta haren estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea, eta horren publizitatea egitea.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ereile sindikatu-elkartearen eratzeari buruzko dokumentazioa eta erakundearen estatutuak gordailutzeko agintzea, eta gordailutze-kode hau esleitzea: 76/1/00151.

Bigarrena.– Gordailutze horri EHAAn publizitatea emateko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu eta horren kopia eskatu ahal izango dute, bai eta aurkaratu ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 10a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.


Azterketa dokumentala