
132. zk., 2026ko uztailaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 4 orri.)
- EPUB (315 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3193
JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozeduran aurkeztutako errekurtso eta zatikapen eskabideen ebazpenei buruzkoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluari dagokienez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazteko, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.
Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatu dira– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetara, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak.
Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, hurrengo egunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, hari dagokion administrazio-egintza (eranskinean zehazten da espedientea).
Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko duela.
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 24a.
Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria,
JUAN ALBERDI ALBERDI.
RSS