Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2026ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3192

JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozedurako egintzei buruzkoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluari dagokienez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako betearazpen-prozedurako egintzak jakinarazteko, baina ezinezkoa izan da ordaintzera behartuta daudenei haien berri ematea, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, hurrengo egunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, betearazpen-prozedurako egintzei buruzko jakinarazpena (eranskinean zehazten da betearazpen-espedientea).

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko duela.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 24a.

Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria,

JUAN ALBERDI ALBERDI.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala