Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2026ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3191

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez berretsi eta argitara ematen baita 2026ko ekainaren 6an egindako deialdian Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun-azterketak gainditu dituzten pertsonen behin betiko zerrenda.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 16ko Ebazpenaren bederatzigarren ebazpen-zatian ezarritakoaren arabera (2026ko urtarrilaren 26ko EHAA, 16. zk.), zeinaren bidez ehizatzeko gaitasun-azterketak deitzen baitira 2026. urterako, eta Kalifikazio Epaimahaiak hala proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berrestea Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun-probak gainditu dituzten hautagaien zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren arabera 2026ko ekainaren 6an egindako deialdiaren barruan.

Bigarrena.– Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta web-orri hauetan argitaratzeko agintzea: Bizkaiko Foru Aldundia (www.bizkaia.eus Arabako Foru Aldundia (www.araba.eus Gipuzkoako Foru Aldundia (www.gipuzkoa.eus) eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila (2026ko Ehiza azterketaren 2. deialdiaren behin behineko emaitzak – Eusko Jaurlaritza – Euskadi.eus).

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du interesdunak Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, hura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 1a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

ONEKA ZABALLA GONZALEZ.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala